Hezeguneen Nazioarteko Eguna
3 Otsaila 2014Mikrokontakizunen Lehiaketa 2014: erabakia
18 Martxoa 2014Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Martzilla, Melida, Milagro, Azkoien, Santacara eta Alesbesko Udalek kanpaina bat abiarazi dute, herritarrek bisoi europarra eremu hartan (Arga-Aragoi behea) bizi dela jakin dezaten eta horretaz sentsibilizatzeko. Bisoiaren gaineko ezagutza zabaltze aldera, udalek bisoi europarra izeneko pelutxe bat adoptatzea proposatu diete auzokideei.
Kanpaina gaur goizean aurkeztu da Bisoiaren Lurraldea Informazio PuntuanFaltzesen, eta arestian aipatutako herrietako alkateak izan dira bertan, bai eta Life + Territorio VisónEuropako proiektuaren arduradunak ere.
CRANA entitateak “Bisoiaren Lurraldea” Proiektuaren Informazio Puntua nahiz ingurumen sentsibilizazioa kudeatzen ditu, eta Udalen ekimenekin bat egin du. Ekimena Udalek berek egindako eskarien emaitza izan da, ikastetxeetako programaren baliabide osagarri, ikastetxeetan hainbat tailer egiten baitira. Beraz, Udalak abiarazitako ekintza da, proiektuaren osagarria, eta proiektuaren irismena bera ere nabarmentzen duena.
Pelutxearen prezioa sinbolikoa da, sei euro, eta diruaren % 50 pelutxea fabrikatzeko gastuak berdintzera bideratuko da, eta beste erdia, berriz, udalek bultzaturiko ingurumen-boluntariotzako ekimenetara. Guztira, 1.500 ale egin dira, eta udal bakoitzak eskatutako kopuruaren arabera banatuko dira..
Bisoiaren Lurraldearen seinaleztapena
Bisoi europarraren pelutxeaz gain, Life+ Bisoiaren Lurraldea proiektuaren baitan komunikazio arloko beste elementu batzuk prestatu dira, herritarren ezagutza eta kontzientziazioa handitze aldera ibai-ingurunearen kontserbazioaz; hots, udal horien identifikazio-xaflak paratuko dira: Bisoiaren Lurraldea. Zehazki, leku publikoetan jarriko dira, jendeak jakin dezan udalak proiektuarekin lankidetzan ari direla.