Pasa den urriaren 4-ean egin zen lehenengo informazio bilera Ibai-ingurunearen errekuperazio proiektuari dagokionez; bisoi europarraren bizi-eremua (LIFE + NATURA 'BISOIAREN LURRALDEA' LIFE+ 09 NAT/ES/000531), proiektuan parte hartzen duten 12 udalerriak: Falces, Peralta, Funes, Caparroso, Marcilla, Villafranca, Milagro, Mélida, Santacara, Carcastillo, Murillo el Cuende eta Murillo el Fruto. Bilera honek proiektu osoaren jarraipen batzorde bat sortzea zuen helburu.