Posta elektroniko berria
1 Iraila 2012Informazio jardunaldia eta tailerra Milagron
15 Urria 2012Joan den urriaren 6an, larunbatarekin, ia 50 boluntario –gehienak gazteak– gogotik aritu ziren Caparrosoko ibai bazterrak garbitzen “El Manchón” alderditik “Las Particas” alderdiraino. Antolatzaileak Iluna Gazte Elkartea, Asociación de Amigos El Cristo Elkartea eta Udala izan ziren. Ia bost orduz aritu ziren eta 2.000 kg zabor inguru bildu zituzten.
Urriaren 7an, igandearekin, Martzillako jendearen txanda izan zen. Eguna goizeko 9:30ean hasi zen, Juan Tomás Alcaldek hitzaldi labur bat egin baitzuen, eta ondotik, jendeak saguzarren kutxak berrikusi eta garbitu zituen. Kutxak Alnus Elkarte Naturalistak jarriak ditu ibaiaren zalduetan. Beste behin ere, frogatu zen pipistrellus pygmaeus espezieak Martzilla duela gustuko, martzillarren zorionerako, kutxa gehienetan espezie hori bizi baitzen.