21 de mayo, Día Europeo de Red Natura 2000
6 Maiatza 2013Informazio jardunaldia eta tailerra Melidan
20 Ekaina 2013Ekainaren 29an, larunbatarekin, BISOIAREN LURRALDEKO II. HERRI JAIA ospatuko dugu. Aurten Milagron antolatu dugu. Adin guztietako jendearentzat izanen da; hau da, haur, gazte eta helduentzat. Goizeko 10:00etan hasiko da, Spacium-en gosaria eginen baita, eta geroago, sormen tailerrak 3 urtetik gorako haurrentzat, almadiek Milagron egiten zuten ibilaldiari buruzko solasaldi bat, eta TeleBISOI europar1-eko albistegi bat. Gero, 13:30ean, ibaira oinez joanen gara, paella erraldoi bat jateko, eta ondotik, bisoi lasterketa, paseoa kalesaz eta piraguaz… Txartelek 8€ balio dute eta salgai daude bai Milagroko igerilekuan, bai Gereziaren Egunean, bai beherago dagoen izen-emate orria betez eta helbidera bidaliz.
ZATOZTE!!! Etorri zuen seme-alabekin, gurasoekin, lagunartean, 10:00etan Spacium-en. Bisoien haur lasterketan aritzekoak bazarete, ekarri zapatilak, eta piraguaz ibiltzeko asmoa baduzue, ez ahaztu bainujantzia.
Argibideak, Bisoiaren Lurraldea Informazio Puntuan - 948.73.48.45 –www.facebook.com/TerritorioVison
- Kartela (PDF 583 KB)
- Programa (PDF 882 KB)
- Izena emateko orria (DOCX 354 KB)