MARTZILLATIK MILAGRORAINO
30 Apirila 2014BISOIAREN LURRALDEAREN 3. JAIA: PARTE-HARTZE HANDIAGOA
19 Abuztua 2014Apirilaren 4an, Faltzesko Informazio Puntuan, laugarren hitzaldia egin zen, ibai esparruaren biodibertsitatearekin lotutako hainbat alderdiz mintzatzeko. Zehazki, Agustí Vidal perfumista eta musikaria mintzatu zen (“Núvol de llimona”-ren egilea, Jordi Roca txefaren postrearen irakurketa perfumistikoa. “El Celler de Can Roca” jatetxea, Munduko Jatetxerik Onena 2013).
Goizean, izpiliku-kolonia nola egin erakusteko bi tailer egin ziren; izpilikua Faltsesen bertan bildu zen. Lehen tailerrean, desgaitasun fisikoa zuen jende talde batek parte hartu zuen, Tuterako AMIMET Elkartekoek, eta bigarrenean, Faltzesko emakume talde batek. Arratsaldean, berriz, hitzaldia egin zen; hau da, perfumistak jendeari hainbat kolonia eta estraktu lagin eman zizkien usaintzeko, gure landareen balioa erakusteko, eta perfumerian nahiz kosmetikan zer erabilera dituzten azaltzeko.