Hitzaldi zikloa: “Ibai-zalduetako urrinak. Ezagutu gure usaimenaren ahalmena.” Agustí Vidal, perfumista eta musikaria.
17 Abuztua 20143. Aldizkaria
20 Abuztua 2014Azkoienen Bisoiaren Lurraldearen jaia ospatu zen, joan den ekainaren 7an, inguru hartako jendea bisoi europarraz sentsibilizatzeko eta informazioa emateko. Gauza asko antolatu ziren; besteak beste, gauzak berrerabili eta birziklatzeko merkatu bat goiz osoan, haurrendako sormen tailerrak, mikrokontakizunen lehiaketako sariak banatu ziren, 13 km inguruko ibilaldia bizikletaz Azkoien eta Faltzes artean bisoiaren habitata ezagutzeko, ibaian piraguaz ibiltzea, gosaria eta txokolatea, eta herri paella-jatea.
Azkoiengo elkarte asko eta Udala aritu ziren eguna antolatzen, Bisoiaren Lurraldea Informazio Puntuak koordinaturik, eta 600etik gora lagunek parte hartu zuten.