Mikrokontakizunen Lehiaketa 2014: erabakia
18 Martxoa 2014Hitzaldi zikloa: “Ibai-zalduetako urrinak. Ezagutu gure usaimenaren ahalmena.” Agustí Vidal, perfumista eta musikaria.
17 Abuztua 2014Uztailaren 13an, gazteendako jardueren artean, Bisoiaren Lurraldea Informazio Puntuak jaitsiera antolatu zuen Aragoi ibaian behera Martzillatik Milagrora. 43 lagunek parte hartu zuten. Jarduerak hainbat helburu zituen: ibaia ezagutzea, Bisoiaren Lurraldea proiektuan aurreikusita dauden eta egin diren lanen berri izatea, ingurumena maite duen jende gazte kirolzalea erakartzea, eta ibaiaren nahiz bisoi europarraren balioak aditzera ematea. Eguna goizeko 10:00etan hasi zen Martzillan, gorputza indarberritzeko gosaria hartu ondoren. Bi orduz arraunean jardun ondoren, Alesbesera iritsi eta, bertako Isla alderdian, bazkaria egin zuten. Handik behera, beste arraunlari batzuk aritu ziren eta, bi ordu geroago, Milagroko ontziralekura iritsi, eta askaria egin zuten. Bidean, hainbat geldiune egin ziren, ibaian berean bertatik bertara azaltzeko zer lan egiten ari diren herri horietan bisoiaren habitata hobetze aldera.