LIFE BISOIAREN LURRALDEA Azken Mintegia: artikuluak eta aurkezpenak
28 Uztalia 2015Ikus-entzunezkoak
16 Abuztua 2015Arga eta Aragoi ibaietan ibaiertzetako hainbat habitat mota daude, eta nabarmenak dira hala luze-zabaleran nola naturaltasun mailan. Dena dela, bi ibaietan nabarmena da landare-taxoi aloktono inbaditzaileen eta ez-inbaditzaileen presentzia.
BILen eremuan dagoen flora exotiko inbaditzaileari buruzko azterlanak hiru espezie exotiko inbaditzaileren inbentarioa bildu du: Ailanthus altissima (ailantoa), Arundo donax (kanabera) eta Robinia pseudoacacia (sasiakazia). Azterlanari esker, gainera, beste 85 taxoi aloktono identifikatu dira, 1.940 kokapenetan banatuta.
Azterlan hori oinarri harturik, landare horiek kudeatu eta ezabatzeko jarraibide nahiz neurri egokiak ezarriko dira, eta haietako neurri batzuk, lehentasunik handienekoak, LIFE Bisoiaren Lurraldean gauzatuko dira.