Zabor garbiketa Martzillan
1 Uztalia 2013Bisoi europarra, protagonista “Tiramillas”-en
23 Urtarrila 2014Informazio Puntuak antolatzen duen Hitzaldi Sortako azkena abenduaren 13an eta 14an egin zen. Benjamín Sanz aritu zen hizlari, hau da, aztarnari aitzindaria Espainian, eta jarraibideak eman zizkigun ugaztunak beren oinatzen eta aztarnen bidez ezagutzeko.
Hitzaldia 19:00etan hasi zen. Hasteko, CRANAko Eva Garcíak egin zuen sarrera, José Mari Pedrosak lagundurik (proiektuko naturalista boluntarioa). Geroago, Benjamínek Bisoiaren Lurraldean bizi den ugaztun bakoitzaren oinatzak erakutsi zituen. Era berean, ugaztunek gehien maite dituzten lekuak erakutsi zizkigun, eta zer aztarna uzten dituzten, bakoitza bere ezaugarriekin. Alde teorikoagoaren ondotik, mendian bertan moldeetan jasotako oinatzak erakutsi zizkigun.
Larunbatean, goizeko 9:00etan, ateraldia egin zen ibaira, Azkoienen, bezperan ikasitakoa praktikara eramateko. Horrela, lau bat orduz oinez ibili ginen Soto de la Muga alderdian, eta katajineta, lepazuri, igaraba, bisoi, azeri, basurde, kastore, arratoi, triku eta beste batzuen aztarnak eta oinatzak aurkitu genituen.