Hementxe dago “Bisoiaren Lurraldea” mikrokontakizunen lehiaketa.
14 Abendua 2012Bisoi europarra NavarraTV telebistan
21 Otsaila 2013Lehen hiruhileko honetan, bultzada handia ematen ari zaio Lanbide Heziketa sustatzeko programari. Izan ere, “Bisoiaren Lurraldea” proiektuaren esperientzia eta ezagutza guztia baliatu nahi da, natur ingurunearen kontrolarekin eta zaintzarekin nahiz erabilera publikoko jarduerak garatzearekin lotuta dauden titulazioen prestakuntza osatzeko; zehazki, erdi mailako espezialitateak (“Gorputz eta kirol jarduerak natur ingurunean zuzentzea” eta “Oihan lanak eta natur ingurunea zaintzea”) eta goi mailakoak (“Gorputz eta kirol jarduerak natur ingurunean zuzentzea” eta “Oihanaren nahiz natur ingurunearen kudeaketa”).
Horretarako, elkarrekin ari gara ekintzak planifikatzen Irunberriko (Sierra de Leyre), Tuterako (Ikastetxe Integratu Politeknikoa) eta Iruñeko (Agroforestal Ikastetxe Integratua) ikastetxeekin. Azken horretan, sentsibilizazio saio bat egin zen, joan den urtarrilaren 28an. 60 gazte inguru bertaratu ziren, guztiak nekazaritza espezialitateetakoak, eta hiruhileko honetan ekintza gehiago antolatu dira ikastetxe berean, besteak beste Soto Bajo alderdia eta Informazio Puntua bisitatzea; heldu den martxoaren 5ean, hain zuzen. Informazio Puntua, halaber, programa bat diseinatzen ari da, ikastetxe horietako ikasleek praktikak Bisoiaren Lurraldean egin ditzaten.