Life

LifeNatura

HasieraLife BisoiaJarduteko arloak

LIFE+ Bisoiaren Lurraldea Proiektua

Jarduteko arloak

Jarduteko bi arlo nagusitan eratzen da proiektua:

  1. Habitataren kudeaketa; honako helburu hauek dituzten ekintzak: habitata erabiltzea, eta ibai-ekosistema naturala zein bisoi europarraren habitata lehengoratzea.

  2. Komunikazioko eta parte hartzeko kanpainak: beharrezkoa da komunikaziorako eta ingurumen-heziketarako tresnak ezartzea, baita parte-hartzeari buruzko plan bat ere, adostasuna, lankidetza eta proiektuaren garapenean gizarteak parte hartzea errazte aldera.


Habitataren kudeaketari
dagokionez, urak modu naturalean har ditzakeen ordokiak lehengoratzeko proiektuak gauzatuko dira, gaur egun nekazaritza-soroek eta baso-plantazioek hartuta baitaude. Aurreikusita dago lursail pribatuak erostea eta lur publikoen erabilera-eskubideak alokatzea, lehengoratzekoak diren ordoki alubialetan jarduerak garatzeari uztearen ondorioz galdutako etekinak orekatzeko.

Jabe pribatuekin eta udalerriekin akordioak lortuta, harri-lubetak kendu eta habitata lehengoratzeko lanak hasiko dira. 

Arreta berezia jarriko da bertako landare-espezieak eta horren barietateak landatzeko. Hori ziurtatzeko, mintegiak egiten dira behar den landare-materiala ekoizteko, bertan bildutako hazietatik abiatuta. Bestalde, espezie inbaditzaileak kenduko dira, dibertsitate biologikoa murrizten baitute, eta kaltegarriak baitira bertako espezieak kontserbatzeko.


Komunikazioko eta parte hartzeko ekintzei begira, proiektuari buruzko informazio-gune finko bat prestatuko da; bestalde, hainbat jarduera ere gauzatuko dira, honako hauek, besteak beste: ingurumen-arazoei buruzko kanpaina espezifikoak (espezie inbaditzaileak), kale-animazioko ekintzak, heziketarako programa eskola-komunitatearentzat, bilkurak eta hitzaldiak prestatzea eta horietara bertaratzea, boluntariotza-programa bat, eta herritarrek parte hartzeko prozesu zabal bat. Ekintza horietako batzuk bertako biztanleriarengana zuzentzen dira modu espezifikoan, nahiz eta gizarte osora iristea espero den.


Jarduteko eremua


Ikusi LIFE Bisoia jarduteko eremua mapa handiagoan

Jarduteko mapak

mapa1
mapa2
mapa3
mapa4
mapa5
mapa6
mapa7

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA