Life

LifeNatura

D.4. Gizarteak parte hartzeko prozesua

LIFE-BISOIAREN LURRALDEA proiektuak elkarrizketa aktibo bat ezarriko du zenbait interes-talderekin, horiek proiektuan garatu beharreko planifikazioan, ezarpenean edo ebaluazioan inplikatzeko.

  • Talde teknikoak garatuko ditu proiektuak, eta zabalik dago horiek aldatzeko aukera, gizarteak parte hartzeko prozesutik etorritako ekarpenen arabera.
  • Agente sozialak talde fokalak dira, inplikatutako udalerrietako pertsonak, proiektuari ekarpenak egin eta hori ikuskatu eta garatzen laguntzen dutenak.
  • Dinamizazioaz eta parte-hartzeaz arduratzen den taldeak talde-dinamiketan adituak diren pertsonak ditu; planifikazio estrategikoari buruzko prozesuei lotutako parte-hartze prozesuetan esperientzia ziurtatua dute horiek.

Honako hauek dira parte hartzeko prozesuan sartutako ekintzak:

  • Proiektuari buruzko informazio-saio “orokorrak”.
  • Saio espezifikoak jarduketei (lanei) buruzko eztabaida egiteko.
  • Landa-bisitak proposatutako jarduketak bertatik bertara ezagutzeko eta eztabaidatzeko.

Parte hartzeko prozesua osatzeko, ingurumen-boluntariotzari buruzko ekintzak egingo dira, balio naturaletan eragin zuzena izango dutenak. LIFE proiektuak eremuan dauden boluntarioen potentziala baliatu behar du lankidetza-programa bat ezarrita; besteak beste, honako ekintza hauek egin daitezke horretan:

  • Obretarako ezarritako adierazleen jarraipena.
  • Ikasitako eta proiektuari lotutako intereseko espezieen jarraipena.
  • Inplikazioa parte hartzeko prozesuaren beraren saioetan eta jardueretan.

Helburua da proiektuan inplikatutako biztanleria-sektore guztiek parte hartzea prozesuan, baita beren egitea ere. 

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA