Life

LifeNatura

HasieraJarduketa motakC. Ibai Habitataren KudeaketaC.4. Kontserbaziorako interesgarriak diren beste ibai-habitatak lehengoratz ...

C.4. Kontserbaziorako interesgarriak diren beste ibai-habitatak lehengoratzea

Ekintza horren helburua da Habitatak Zuzentarauan –eta, beraz, interesekoak kontserbaziorako– dauden ibai-habitatak lehengoratzea, bisoi europarrak (Mustela lutreola) erabiltzen dituenak.

Hainbat modutan lehengoratuko dira habitat horiek, jarduteko eremu bakoitzaren ezaugarrien arabera –ezaugarri edafologikoak eta urez betetzeko baldintzak hartuko dira kontuan–. Zenbaitetan, helburu diren habitat bakoitzeko bertako espezieak landatuko dira, esaterako, 92A0 (Populus nigrak eta Populus albak osatutako galeria-basoak) edo 92D0 (Tamarix gallicak osatutako basoak) ekintzak. Horretarako, beharrezkoa izango da honako ekintza hauek gauzatzea: eremu horiek urak hartzea galarazten duten azpiegiturak kentzea (lubetak, eta abar) –C.1 ekintza–, lursailak berriz profilatzea lehen zuten egoera naturala itzultzeko –aldatu baita nekazaritzan edo basogintzan aritzeko–, pistak ixtea ibilgailu motordunak ez sartzeko, eta abar. Kasu horietan lehengoratze aktiboa sustatzen da, eta, hai zuen ere, horietan garrantzitsua da erabili behar den landarearen jatorri autoktonoa ziurtatzea. Hori egiteko, eremuan bildutako haziak haziko dira mintegietan (A2 ekintza).

Beste batzuetan, habitat batzuen lehengoratze espontaneoa sustatuko da, esaterako, 3270 (legar-hobiak kolonizatzen dituen landaredi nitrofiloa) edo 3280 (belar nitrofiloak, urtekoak zein iraunkorrak) ekintzak; horretarako, bere garapen naturala galarazten duen faktore mugatzailea kenduko da (artzaintza, adibidez).

Jarduketa gehienetan hezegune berriak eta, aldi berean, kasu bakoitzean proiektatutako ibarsoto edo larre hezeak sortzea bilatuko da; horrela, zenbait  habitat egokik osatutako sorta interesgarria sortuko da helburu diren espezieentzat (bisoi europarra –Mustela lutreola–, igaraba –Lutra lutra–, eta apoarmatu istilzalea –Emys orbicularis–).

Jarduketa horiek ere geldialdi begetatiboko hilabeteetan egingo dira (azarotik otsailera), landaketak arrakastatsuak izan daitezen errazteko. Lanak egiteko behar diren landare guztiak GAVRN enpresaren mintegietan egingo dira, eta proiektuari emango zaizkio ekoizpen-prezioari deus ere gehitu gabe (A2 ekintza).

92A0, 92D0, 3270 eta 3280 habitatak lehengoratzea espero da, gutxienez, 17 jarduketa-eremutan; guztira, 230 ha habitat natural lehengoratuko dira. GAVRN enpresak egindako dokumentu bat –Bisoi europarrak eta bere habitatak kontserbatzeko jarraibide eta gomendio teknikoak– izango da C.4 ekintzan –baita habitatak lehengoratzeko beste ekintza batzuetan ere– egingo diren lehengoratze-jarduketa guztien oinarria.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA