Life

LifeNatura

HasieraJarduketa motakC. Ibai Habitataren KudeaketaC.2. Birkonexio hidraulikoa eta utzitako meandroen hobekuntza ekologikoa

C.2. Birkonexio hidraulikoa eta utzitako meandroen hobekuntza ekologikoa

Arga ibaiaren ubidea eraikitzeak, 80ko hamarkadan, lehengoratu nahi diren meandroen mozketa artifiziala eragin zuen. Harrezkero, meandroek hondatze-prozesu motel bat izan dute, urak ez berritzearen ondorioz, horrek inguruko ertzetako basoak lehortzen baititu, eta lohiz betetzen baita ibilgu zaharra, lohi finak pilatuta.  Meandroen birkonexio hidraulikoa eginda, uholdeek ibilgu zaharrean pilatutako lohi finak garbitu eta helburu diren habitatak urez beteko dira, bertako kontserbazio eta birsorkuntza naturala ziurtatuta.

Egungo ibilguaren eta utzitako meandroen arteko kota-aldeak aukera emango du fluxua berreskuratzeko soilik ohiko uholdeetan (2-3 aldiz urtean), baina hori nahikoa izango da eremu berezi horien dinamika naturala berpizteko, eta oso garrantzitsuak dira horiek bisoi europarra (Mustela lutreola) kontserbatzeko.

Birkonexioa egiteko, ibilgu zaharraren sarrera hondeatuko da (orain buxatuta) edo ura zirkulatzea galarazten duten azpiegiturak iragazkortuko dira: lubetak, zeharkako bideak, eta abar. Utziak dauden honako meandro hauetan egingo dira lanak:

Soto de La Muga (Azkoien)

Soto de Santa Eulalia (Azkoien)

Sotosardilla (Funes)

Utzitako meandroak dira bisoi europarrak nahiago duen habitata kumeak izateko, habitat horretan babesa eta ehizan aritzeko lekuak aurkitzen dituelako. Gainera, badira habitat horiek erabiltzen ohi dituzten bestelako populazioak ere –igaraba (Lutra lutra), apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis), lertxun gorria (Ardea purpurea) edo amiltxoria (Nycticorax nycticorax)–, eta horiek ere onura lortuko dute ingurune berezi horiek lehengoratzeko jarduketen ondorioz. Udako hilabeteetan gauzatuko dira jarduketak, abuztu eta iraileko ur-emari eskasa baliatuta.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA