Life

LifeNatura

HasieraJarduketa motakB. Lursailak erostea edo alokatzea eta ordainsariak erabilera eskubideengatikB.2. Lursail partikularrak erostea gero habitat naturalak lehengoratzeko.

B.2. Lursail partikularrak erostea gero habitat naturalak lehengoratzeko.

Beste kasu batzuetan, ibai-eremua lehengoratzeko proposatzen diren lursailak titulartasun pribatukoak dira; hartara, erostea proposatzen da, soluzio bideragarriena delakoan. Behin erosketa eginda, honako konpromiso hau eskatuko zaie udalei: udal araudiak babestutako eremuak izendatzea partzela horiek, lehengoratutako habitatak kontserbatzera bideratuko baitira modu mugagabean. 

Eremu horiek egun duten babes-maila edozein dela ere (eremu naturalak kontserbatzeko erregio-legeriaren arabera), toki-entitateek horiek kontserbatzeko babes-maila egokiak ematea bilatzen da, bere lurraldeko hiri-antolamenduan dituen eskumenekin bat.

Honako hau da proposamena: udalek beharrezkoak diren aldaketak egitea beren lurraldeko hiri-antolamenduan, erositako eta lehengoratutako lursailak “babesteko zoru” edo “preserbatzeko zoru” gisa jo daitezen. Horrela, helburua da toki-komunitateek toki-mailan barneratzea, zaintzea eta kudeatzea eremu horien kontserbazioa, baita ere, etorkizunari begira.

Nafarroak tradizio zabala eta luzea du hirigintza-legeria erabiltzen eremu natural baliotsuak kontserbatzeko; horrek, eremu naturalen ingurumen-legeria espezifikoarekin batera, aukera eman du horiek kontserbatzeko aldi erlatiboki luze batean. Izan ere, Nafarroako lehenbiziko eremu naturalak, ibai-tarte horretako Natur Erreserbak barne, hirigintza-arau baten bitartez izendatu ziren hasieran –uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea, Lurraldearen Antolamendua eta Hirigintzari buruzkoa–.   

Proiektua garatzeko aldian, identifikatutako azaleraren %50 erostea espero da, gutxi gorabehera, hau da, lursail pribatuen 29 ha inguru.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA