Life

LifeNatura

HasieraJarduketa motakB. Lursailak erostea edo alokatzea eta ordainsariak erabilera eskubideengatikB.1. Ordainsariak lursail komunaletan dauden baso- edo nekazaritza-laborant ...

B.1. Ordainsariak lursail komunaletan dauden baso- edo nekazaritza-laborantzak uzteagatik eta habitat naturalak lehengoratzeagatik

Ibai-eremua lehengoratzeko, beharrezkoa da Aragoi eta Arga ibaien ertzetan dauden lursail komunaletan lan egitea (udalenak dira). Horregatik, proposatzen da udalekin akordioak lortzea habitatak lehengoratzeko potentzialki egoki identifikatu diren lursail komunalen erabilera-eskubideak alokatzeko. 

Biodibertsitatea kontserbatzeari begira egoki erabiltzen ez diren (baso- edo nekazaritza-laborantzak) 86 partzela (408 ha) identifikatu dira Natura 2000-ko mugen barnean. Proposatutako akordioak dira udalari ordaintzea bisoiarentzako ibarbaso naturalak edo hezeguneak lehengoratzea proposatzen den lursailetan makal-plantazioak mozteagatik lortu gabeko irabaziak. Bestalde, ibarbaso bilakatzeko potentzialtasuna duten nekazaritza-soroetan lehengoratze-ekintzak egiteagatik lortu gabeko irabaziak udalari ordaintzea ere proposatzen da.

Identifikatutako partzelak, Natura 2000 sarean barne egoteaz eta kontserbaziorako interes handia duten habitatak lehengoratzeko potentzial handia izateaz gainera, urak hartuta gelditzen dira maiz (gutxienez bost urtetik behin); horren ondorioz, laborantzek errendimendu txikia dute, eta administrazioek inbertsio handia egin behar dute defentsak eta ureztatzeko azpiegiturak mantentzeko.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA