Life

LifeNatura

HasieraJarduketa motakA. Prestakuntza EkintzakA.3. Proiektuaren esparruan espezie aloktonoak eta inbaditzaileak egotearen ...

A.3. Proiektuaren esparruan espezie aloktonoak eta inbaditzaileak egotearen gaineko diagnosia, gero horiek kentzeko

Landare-espezie aloktonoek ibai-ekosisteman duten eragina honako hauen ondorioa da gehienbat: baliabideak lortzeko lehia (argia, ura, elikagaiak); espazioa lortzeko lehia –habitata aldatzeraino irits daiteke–; edo bertako espezieekin egindako hibridazioa. Animalia-espezieek bestelako eraginak ere badituzte, esaterako, harraparitza eta gaixotasunak sartzea.

Proiektuaren helburuetako bat da espezie aloktono inbaditzaileak desagerraraztea, bai florakoak, bai faunakoak.

Florari dagokionez, desagerrarazi behar diren flora-espezie exotiko eta inbaditzaileak dauden eremuen inbentario kartografiko bat egitea proposatzen da: kanabera (Arundo donax), sasiakaziak (Robinia pseudoacacia), ailantoa (Ailanthus altissima) eta makalen klonak (Populus sp.). Gainera, beharrezkoa da desagerrarazteko erabili behar den metodologia zehatza idaztea; beste leku batzuetan gai horretan egindako aurrerapenetan egongo da oinarrituta, horren eraginkortasuna baieztatu baita.

Faunari dagokionez, protokolo bat idaztea proposatzen da Floridako apoarmatua (Trachemys scripta) desagerrarazteko, apoarmatu istilzalearen (Emys orbicularis) populazioetan duen eragina saiheste aldera.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA