Life

LifeNatura

HasieraJarduketa motakA. Prestakuntza EkintzakA.2. Proiektuan erabili behar den landare autoktonoa ekoiztea

A.2. Proiektuan erabili behar den landare autoktonoa ekoiztea

Lehengoratzeko jarduketetan erabili behar den landarea bertako espeziea eta barietatea izatea funtsezkoa da lehengoratu beharreko eremuko balio ekologikoak zaintzeari begira.

Helburu hori zaila da batzuetan, espezie asko ez baitaude merkatuan, edo egonez gero, maiz ez dira zehazki lehengoratzeko eremuan daudenak.

Bertakoak ez diren barietateak sartzea esku-sartze larria izan daiteke, bertako espezieen pool genetikoari kalte egin diezaiolako; horrek kalte handia egingo lioke biodibertsitatea kontserbatzeari. Horregatik, eremuan bildutako haziak eta propaguluak erabiltzea funtsezkoa da balio ekologikoak zaintzeko.

Gestión Ambiental de Navarra enpresaren instalazioetan garatuko dira (baso-mintegiak) hazi eta propagulu horiek; Iruñean, Funesen eta Martzillan daude. Mintegi horietan bertako landareen erneketa eta hazkuntza egiten da. Ia espezie guztiekin lan egiteko prestatuta daude instalazio horiek, beraz. Landaredi akuatikoari eta helofitikoari dagokienez, instalazioak ez daude prestatuta; hartara, beharrezkoa izango da inbertsioa egitea piszinak eraikitzeko eta erabilgarri dauden instalazioak egokitzeko. Gainera, mintegiko langileek prestakuntza espezifikoa jaso beharko dute laborantza mota horiekin aritzeko.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA