Life

LifeNatura

Hasiera

Zer da? Zer zerbitzu eskaintzen ditu?

Zer da?

“Bisoiaren lurraldea” proiektuaren informazio puntua bulego bat da, eta funtsezko laguntza ematen du bisoi europarrari eta Arga eta Aragoi ibaietako behe-tarteetan dituen ibai-eremuari buruzko ezagutza sustatzeko (Honako herri hauek: Funes, Azkoien, Faltzes, Caparroso, Villafranca, Martzilla, Milagro, Murillo el Fruto, Murillo el Cuende, Zarrakaztelu, Melida eta Santakara).

Zer zerbitzu eskaintzen ditu?

Proiektuaren garapenarekin hazi eta aldatuko den gune dinamikoa den arren, informazio puntuak ondorengoa eskeintzen du:

  1. Hiritarrei arreta eta informazio zerbitzuak 
    • Jendaurreko arreta (telefonozkoa eta agerpenezkoa) informazio gunean, 12 herrietan zehar mugituko da.
    • Erakusketa iraunkorra Bisoi europarra,  bere habitata eta proiektuaren lan-arloak gehiago ezagutzeko. Bisita birtuala ere egin daiteke.
    • Informazio puntuak antolaturiko ekitaldien emaitzak ikusteko aldi baterako erakusketa eta kontsulta guneak.
    • Eskaera egiten duen heziketa zentrura bidaiatuko duen erakusketa mugikorra.

  2. Hedapen tresnak
    • Ekintza bakoitzarentzat liburuxka ezberdinak landuko dira
    • www.territoriovison.eu web orriaren bitartez ekintza ezberdinen emaitzak eguneratuko ditugu
    • Sare sozialak ere funtsezkoak izando dira proiektuaren zabalkunderako. Facebook eta Twitter-en jarraitu ahalko gaituzu

  3. Sentsibilizazio eta kontzentziazio ekintzak
    • Ikasleei bideraturiko heziketa programa. “Bisoiaren lurraldeko” eskola zentruetako ikasleei zuzenduriko ekintza programa diseinatu da.
    • Gazte erakundeei zuzenduriko olgetarako egitaraua. Gazte elkarteekin kontaktuan jartzen ari gara proiektuaren inguruko ideia bizigarriak batu eta martxan jartzen laguntzeko.
    • Jai herrikoiak. Herritar guztientzako ekintzak izango dituen festa ospatuko da urtero.
    • Pintura eta argazki lehiaketak. “Bisoiaren Lurraldea” I Argazki Rallya-ren oinarriak deskargatu daitezke jadanik.
    • Erakunde ezberdinei heziketa. 2012 urterako bi heziketa ekintza egitea espero da, bat sektore publikoko langileei bideratua eta bestea turismoaren sektorekoei.

  4. Partaidetza aktiboa eta boluntarioak
    • “Bisoiaren Lurraldea” taldearen parte izan, proiektuen inguruko eztabaida eta bileratan parte hartu, alternatibatan sakondu eta Life+ proiektuaren ekintza ezberdinen jarraipena egitera animatzen zaitugu.
    • Boluntarioen programa. Urtero, boluntarioen inguruko jarduerak bultzatuko dira eta lurraldean eginiko aktibitateei laguntza eskeiniko zaie, proiektuaren helburuetara moldatzen badira.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA