Life

LifeNatura

HasieraBisoiaHabitata

Bisoia

Habitata

Tamaina ertaineko edo txikiko ibaiak nahiago izaten ditu bisoi europarrak, eta, horien barnean, korronte moteleko tarteak, honako ezaugarri hauek dituztenak: tamaina txikiko ibilgu asko, uharkak eta irlak, erretenak eta beti ura eta ertz zabalak izaten dituzten eremu hezeak.

Eremu horiek guztiek landare-estaldura handia dute –sasiak, lezkak eta uholdeek ekarritako landare-hondarrak–, eta bisoi europarra horretan babesten eta ugaltzen da. Aukeraketa hori oso nabarmena da emeen kasuan, eta, bereziki, ugaltzeko garaian (apirila-uztaila).

Bisoi europarra oso lurraldekoia da, eta espazio handia behar izaten du, bere tamaina txikia aintzat hartuta.  Arrek 10 kilometro inguruko eremua hartzen dute (beste ar batzuek hartutako eremuetan sartu gabe); emeak, ordea, laburragoak diren tarteetan kokatzen dira –4 kilometro ingurukoak–. Horrela, ar baten eremuak zenbait emeren eremua hartzen du barnean.


Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA