Life

LifeNatura

HasieraBisoiaEzagut ezazu

Bisoia

Ezagut ezazu

Bisoi europarra (Mustela lutreola) mustelido erdiakuatiko bat da, txiki samarra: lepazuria baino txikiagoa eta erbinudea baino handiagoa.

Tamainaz aparte, bisoi europarra hobekien identifikatzeko balio duen ezaugarria bere kolorea da –txokolate-marroia–; gorputz osoan zehar zabaldua du, bi orban txuri txiki izan ezik, bata goiko ezpainean, eta bestea behekoan

Arrak emeak baino handiagoak dira; 50-55 cm bitarteko luzera dute, eta 800 gramo inguruko pisua; emeek, aldiz, 38-46 cm bitarteko luzera dute, eta 400 gramoko pisua.

Igerilari bikaina da, mintzak baititu aurreko eta atzeko hanketan, eta, horri esker, aise mugitzen da uretan. Baina lehorrean aritzen da hobekien; izan ere, figura luzexka, belarri txikiak eta buztan motza dituenez, ibaiertzeko landaredi sarrian oharkabean mugitzeko aukera izaten du.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA