Life

LifeNatura

HasieraBisoiaBisoi europarraren mehatxuak

Bisoia

Bisoi europarraren mehatxuak

Honako hauek dira bisoi europarraren mehatxu nagusiak:

1.    Bisoi amerikarraren inbasioa: estatu mailan mehatxu nagusia da.
Espezie handiagoa eta oldarkorragoa da, elikagaiak eta espazioa lortzeko lehian aritzen dena; gainera, errazago ugaltzen da. Horren ondorioz, elkarrekin bizi diren eremuan desagertu egiten da bisoi europarra.

Hasiera batean ia berdinak dira bi bisoiak; muturrean dago desberdintasun bakarra: bisoi europarrak zuri ditu goiko eta beheko ezpainak, eta amerikarrak beheko ezpaina baino ez du zuri.

Nahiz eta Nafarroako ibaietan oraingoz ez da bere presentzia antzeman, Ingurumen Ministerioak urtero egiten ditu harrapaketak inguruko autonomia erkidegoetan, espezie inbaditzaile hori kontrolatze aldera.

2.    Bere habitat suntsitu eta hondatu izana ere beste faktore bat da, espeziearen gainbeherari lagundu diona.
Nekazaritza-laborantzek eta makaldi-plantazioek hartu dituzte urez bete daitezkeen ordokiak; horrela, biodibertsitate-maila handi bat mantentzeko beharrezkoak diren ibarbaso naturalak eta hezeguneak inbadituta geratu dira.

Nafarroako Gobernua lanean ari da bere habitat potentziala handitze aldera, bidenabar espeziea desagertzeko arriskua murriztuta. Honako jarduketa hauek egin dira ildo horretan garatutako proiektuetan:

  • Ibaiaren mugikortasuna galarazten duten egiturak ezabatzea; horren ondorioz, ibarbasoak berritu eta habitatak modu naturalean sortu dira.
  • Ugalketari laguntzen dioten eremuak sortzea.
  • Ibaiertzetako landaredia lehengoratzea, espeziea errazago mugi dadin, bide batez babeslekuak eskainita.
  • Dokumentu tekniko bat argitaratzea; gizakion jarduerek espeziearengan duten eragin negatiboak minimizatzeko jarraibideak biltzen dira horretan.


3.    Autoek harrapatuta hiltzea.

Hilkortasuna eragiten duten arrazoietako beste bat; baieztatuta dago Europako Natura Sarearen eremua zeharkatzen duten errepideetan –proiektuaren eremua–.

2007an, harrapatuta hiltzeko arriskua zuten zortzi puntu egokitu ziren guztira; gero baieztatu zen horiek guztiek erabili zituztela, bai bisoi europarrek, bai beste haragijale batzuek ere.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuak faunarentzako pasabide egokiak prestatu ditu errepide berrietan, espeziearentzako egokiak direnak.

4.    Itota hiltzea ureztatzeko sifoien barnean. 

Bisoiek eta beste haragijale batzuek erabiltzen dituzte ureztatzeko sifoiak elikatzeko. Barnera egiten dute jauzi elikatzeko, baina harrapatuta gelditzen dira atera ezinik, eta itota hiltzen dira.

Laborantza ureztatuetan egiten diren berritze-lanetan, bisoia inguruan dabilela ezagutzen bada, arrapalak dituzten sifoiak egiten dira animaliak atera ahal izateko.

5.   Txakur-mukieriaren birusa.

Beste mehatxu handi bat bisoiarentzat Nafarroan da txakur-mukieriaren birusak sortutakoa, bestelako haragijaleengan ere eragiten duena –basokoak zein etxekoak–. Gaixotasun hori azkar zabaltzen da dentsitate handiko animalia-populazioetan, esaterako, Arga eta Aragoi ibaietako behe-tarteetan bizi den bisoi europarraren populazioan.

2005. urtetik aurrera populazioaren oso gainbehera handia detektatu da, eta birus horren seropositiboak diren bisoiak gero eta gehiago direla egiaztatu da.

6.    Bertako bisoien arteko antzekotasun genetiko handia.

Populazio dentsoa eta isolatua denez, banako guztiak oso antzekoak dira genetikoki (esan liteke lehengusuak direla); horren ondorioz, aukera gutxiago dute ingurumen-aldaketei egokitzeko, defentsa gutxiago dute gaixotasunen aurrean, eta, beraz, desagertzeko arrisku handiagoa dute. 

Familiako kide bat gaixotuz gero, oso erraza da besteak ere kutsatzea, eta gaixotasunak familia osoa eta ingurukoak akabatzea.

Horregatik, lanean jarraitzen dugu populazioaren osasun-egoera kontrolatzeko eta xeheki zehazteko aldakortasun genetiko eskasaren ondorioak eta balizko soluzioak.

Bazkideak


    Gestión Ambiental de Navarra, S.A. Fundación Crana Tragsa

Kofinantzatzaileak


    Gobierno de Navarra Gobierno de España

LIFE+ Ibai-lurraldearen ingurumen lehengoratzea; bisoi europarraren bizi-eremua (Mustela lutreola) | LIFE+ BISOIAREN LURRALDEA